Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moore, Thomas

Irlandar olerkaria (Dublin, 1779 - Sloperton, 1852). Zuzenbide ikasketak egin zituen Londresen, eta han, arrakasta handia izan zuen aristokraten artean bere olerki erromantikoei esker. Ingalaterrako gobernuaren ordezkari izan zen Bermuda uharteetan, eta ondoren Ipar Amerikan, Italian eta Parisen bizi izan zen, berriro ere Britainia Handira itzuli aurretik. Idatzi zituen lanen artean hauek ditu aipagarrienak: Irish Melodies (1808-1834, Irlandar doinuak), olerki abertzaleak; Lalla Rookh (1817), ekialdeko giroan oinarritutakoa, The Letters and Journals of Lord Byron (1820, Lord Byronen gutunak eta egunkariak), The Twopenny Postbag (1813) eta The Fudge Family in Paris (1818).