Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morales, Luis

(«El Divino Morales» deitua). Espainiako Berpizkundeko margolaria (Badajoz, 1509 - Badajoz, 1589). Manierismoaren jarraitzaile izan zen. Oso teknika landua erabili zuen. Moralesen lanetan nabarmena da Leonardo Da Vinciren eta flandestar zaharren eragina. Erlijioarekin lotutako gaiak landu zituen, Ama Birjina haurrarekin eta Jesu Kristoren bizitzako azken uneak batez ere. Lan aipagarrienak: Ecce homo, Cristo con la cruz, Piedad, Cristo muerto, Virgen del pajarito (1546), Virgen con el niño y San Juanito, Sagrada Familia, Virgen con el niño, Presentación en el templo.