Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morales Ayma, Juan Evo

Boliviar politiko, aktibista eta buruzagi sindikala, aimara etniakoa (Orinoca, 1959). XXI. mendaren hasieran, Boliviako langileen protesta gehienak gidatu zituen, gasaren eta beste hidrokarburo batzuen jabetza estatala eskatuz. 2005eko abenduaren 18an lehendakaritzarako hauteskundeetan MAS (Movimiento Al Socialismo) alderdiko lehendakarigaia izan zen. Botoen ia % 54 eskuraturik, Boliviako lehendakari izendatu zuten 2006ko urtarrilaren 22an. Boliviako historiako lehen buruzagi indigena da.