Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moore, Henry

Britainiar eskultore eta margolaria (Castleford, 1898 - Much Hadham, Hertfordshire, 1986). “The Seven” eta “The Five” taldeetako kidea izan zen. Henry Mooreren lana figuratiboa izan zen hasieran, baina ondoren, elementu surrealistak zituen abstrakziorantz jo zuen. Emakumeak, familiak eta etzanda dauden irudiek garrantzi handia dute Henry Mooreren lanean. Harria, zementua, zura, eta, batez ere, brontzea dira bere lanak egiteko gehien erabili zituen gaiak. Mooreren eskulturak munduko museo nagusietan ikus daitezke. Gernikan bada Mooreren eskultura bat, bakeari eskainia.