Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moore, Demi

(Jaiotza izena, Demi Guynes). Estatubatuar antzezlea (Roswell, New Mexico, 1962). Modelo gisa eta aldizkari erotikoetan lan egiten zuen Ospitale nagusia telebistako saiorako hartu zutenean. Saio hark ospe handia eman zion Estatu Batuetan. 1980ko hamarraldian hainbat film egin ondoren, Ghost filmarekin lortu zuen ospea nazioartean. Edertasun handiko emakumea da eta gaztetasunez betetako aurpegia erabili izan du bere film askotan. Egin dituen film nagusiak hauek dira: Bisturiak hartuak (1982), Iskanbila Rion (1984), Zenbait gizon zintzo (1992), Proposamen lizun bat (1992), Striptease (1996).