Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Monge Álvarez, Luis Alberto

Costa Ricako politikaria (Palmares-Alajuela, 1925). Askatasun Nazionala alderdiko kide izan zen, eta hamasei urte zituela aurkeztu zen lehenengo aldiz hautezkundeetara. Sindikatuko buru izan zen eta biltzar konstituziogileko diputatu hogeita lau urterekin. Nazioarteko politika eta kulturaren historia ikasi zuen. Hainbat hitzaldi eman ditu Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Alemania, Israel, Japonia eta beste hainbat herrialdetan. Nazioarteko funtzionario gisa, Lanaren Nazioarteko Erakundean lan egin zuen 1950-1952 urteetan, eta baita Latinoamerikako Ikerketa Demokratikoen zentroan ere. Costa Rican Gurutze Gorriko ofiziala izan zen. 1953-1958 urteen bitartean lehendakaritzako ministro izan zen. Costa Ricako enbaxadore izan zen Israelgo gobernuan, eta 1978an lehendakaritzarako hautagai. Kafe ekoizleen, onuradunen eta esportatzaileen arteko harremanak zuzentzen dituzten legeen egile da; hegazti hazkuntzaren sustapena eta bilakaera indartu zuen, eta ordu arte musika tresnengatik ordaintzen ziren zergak salbuetsi zituen. Bestalde, nekazaritzaren inguruko industria indartzeko aurreproiektua idatzi zuen. 1982an Costa Ricako presidente hautatu zuten. Lehendakaritzan 1986 arte egon zen, Oscar Arias ondorengo hautatu zuten arte. Askatasun Nazionala Alderdiko batzordeko kide izan zen, eta 1987an Richard Secord estatubatuar jeneralak Nikaraguako contra-ri lagundu izana leporatu zion. 1987an errugabe aitortu zuen bere burua bere agintaldian iruzurra eta legez kanpo aberastu izanaren salaketaren aurrean.