Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mongolia Barnekoa

Txinako ipar-ekialdeko lurralde autonomoa, Mongoliarekin mugatzen duena 450.000 km2 eta 21.456.798 biztanle. Hiriburua: Hohhot. Hiri nagusia: Baotou. Gobi basamortuko hegoaldea eta Ordos ordokia hartzen ditu. Oso hotza da neguan eta oso beroa udan. Lurraldea ia dena basamortua da, baina estepan bazka belarra izaten da zaldientzat, ardientzat eta ahuntzentzat. Abere hazkuntza da jarduera nagusia. Garia, artoa, zekalea, garagarra eta soia lantzen dira batez ere. Mea baliabideak: ikatza, burdina. Industria: ehungintza, siderurgia eta kimika gaiak.