Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Monge, Gaspard

(Péluse-ko kondea). Frantses matematikaria (Beaune, 1746 - Paris, 1818); geometria deskribatzailea sortu zuen, bai arkitekturan eta bai mekanikan oso erabilgarria dena. Ekuazioen teoriak aztertu zituen; baita geometria diferentziala ere.