Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mondrian, Piet

Holandar pintorea (Amersfoort, 1872 - New York, 1944) Kubismoaren eragina nabarmena duen neoplastizismo edo plastizismo berria izena jarri zion estilo geometrikoa sortu zuen. Stijl taldearen eta talde horrek argitaratzen zuen De stijl aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Mondrianen teoriek eragin handia izan zuen Bauhaus-eko eskolan eta arkitektura modernoan. Oso ezagunak dira lerro bertikalak eta horizontalak eta angelu zuzenak erabiliz margotu zituen koadroak. Oinarrizko koloreak erabili zituen eta batzuetan beltza eta grisak barren zurietan. Kandinskirekin batera margolaritza abstraktuaren maisuetako bat da.