Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maixa eta Ixiar

Gipuzkoar trikiti taldea, Maixa Lizarribar eta Ixiar Orejak osatua. Trikiti bikote gisa, 1988an hasi ziren. Trikiti lehiaketa batean finalera iristen zen lehenengo emakume bikotea izanik, arrakasta itzela lortu zuten. 1993an Iker eta Larraitz bikotearekin batera disko bat egin zuten, eta orduan hasi ziren ezagunak egiten. Laster batuko zitzaien taldera Garbiñe Sagastibeltza (baxua) eta Marie Helene (bateria). 1996an kaleratu zuten bigarren disko, Uhinez uhin izenekoa. Marie Helenek taldea utzi ondoren, Igor Telleria eta Ruben Caballerorekin batera kaleratu zuten Mantalgorri izeneko lana 1997an. 1998an egin zuten laugarren diskoa, Solasin izenekoa. Gainerakoan, hainbat proiektutan parte hartu dute, Herri Urrats, Korrika edota Araba Euskaraz-eko kantuak prestatuz. 1999an taldea desegitea erabaki zuten.