Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maitia

edo Maytie, Arnaud-François III.a. Zuberotar elizgizona (Maule, 1617 - Oloroe, 1681). Arnaud II.a Maitiaren iloba. Oloroeko apezpiku egin zuten 1659an eta bitartekari aritu zen 1661ean, Matalasen matxinadaren garaian. Haren aginduz atera zen Pronus singulis diebus dominicis clare et distincte immediate post Evangelium populo legendus (1676) izeneko erlijio liburua, zubereraz idatzia. 1874an, Antoine D’Abbadiek bigarren argitaldi bat egin zuen Les prières du prône en basque izenburuarekin.