Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maiztasun

iz. Maiz gertatzen denaren nolakotasuna. || Zerbaiten gertaldien edo agerraldien kopurua. || Fis. Gertaera periodikoetan, denbora banakoko dardara kopurua.  v  Fis. Aldizka jazotzen den gertakari baten gertaldien edo zikloen zenbatekoa denbora banakoko (maizenik segundoko). Maiztasunaren sinboloa n da, eta periodoaren alderantzizko kontzeptua da. Maiztasun banakoa hertz-a da (sinboloa, Hz), eta multiplorik erabilienak kilohertza (kHz = 1.000 Hz) eta megahertza (MHz = 1.000.000 Hz). ik. hertz.  v  Elektr. Uhin elektrikoen eta elektromagnetikoen erabilera beren maiztasunaren araberakoa da: oso maiztasun txikia (3 eta 30 kHz bitartekoa, hots eta ultrahots bidezko komunikazioetarako); maiztasun txikia (30–300 kHz, telekomunikazioetarako); maiztasun handia (3–30 MHz, telekomunikazioetarako baita ere); oso maiztasun handia (30–300 MHz, telebistarako); maiztasun ultrahandia (300–3.000 MHz, telebistarako hau ere); uhin zentimetrikoak (3.000–30.000 MHz, radar sistemetan eta sendagaitzat erabiltzen direnak); maiztasun infragorria (3.106–3.108 MHz, seinaletan eta berogailuetan erabiliak); argi ikusgaiaren maiztasuna (3.108–3.109 MHz); maiztasun ultramorea (3.109–3.1010 MHz). Hortik gorako maiztasunak X eta gamma izpiei eta irrada kosmikoei dagozkie. || Denbora jakin batean bihotza zenbat aldiz uzkurtzen den (bihotz edo pultsu maiztasuna) edo zenbat aldiz hartzen den arnasa (arnas maiztasuna) adierazten duen kopurua.  v  Angelu–maiztasuna. Mek. Biratzen den organo bateko puntu bat eta biratze ardatza batzen dituen erradioaren angelu–lastertasuna. Kopuru sinusoidala bider 2đ da angelu–maiztasuna, eta horrela kalkulatzen da segundo baten biratutako angelua.  v  Maiztasun biderkatzailea. Elektr. Maiztasun jakin bat bi, hiru, etab. bider handiagoa egiten duen zirkuitu ez–lineala, oso zirkulazio txikiko angelua duen anplifikatzaile batez osatua.  v  Maiztasun neurgailua. Elektr. Oszilazio elektrikoen maiztasuna neurtzeko tresna. Inpedantzia zirkuituak dira (ik. inpedantzia), gehienetan, maiztasun neurgailuak, eta elektrizitate sistema batean (edo sistemaren atal batean) korronterik ba ote den, edo korronte hori nolakoa den frogatzeko erabili ohi dira.