Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maiziere, Lothar de

Alemaniar politikaria eta musikagilea (Nordhausen, 1940). Zuzenbidea eta musika ikasi zituen. 1960ko hamarraldian legegizon gisa aritu zen lanean Ekialdeko Berlinen, erregimen komunistaren kontrako hiritarren defentsan. Komunismoaren krisia hasi zen garaian eta SESB banatzen hasi zenean, 1989. urteko udaren ondoren, Batasun Demokratakristauak goreneko buruzagi hautatu zuen. 1990ean Herriaren Ganberak Maiziere gobernuko buru hautatu zuen, eta berehala hasi zituen Alemania Federaleko buru zen Kohlekin elkarrizketetan Alemania bateratzeko asmoarekin. 1990eko hauteskundeen ondoren kargua utzi zuen, Kohl Alemania bateratuaren Kantziler bihurtu zenean.