Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maitia

edo Maytie, Jacques de. Zuberotar idazlea (XVIII. m.). Joseph de Revol Oloroeko apezpikuak katexima bat idatzi zuen, frantsesez, bere eliz-barrutirako. Eta bere mendean euskaldunak eta biarnesak ere bazirelako, haientzat ere bere dotrinaren itzulpenak egin zitezen agindu zuen. Euskarazko itzulpena Jacques de Maytie Zuberoako bikario nagusiak egin zuen, eta 1709an eman zuen argitara Catechima Oloroeco Diocezaren cerbutchuco, izenburupean.