Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maitreia

Budismoaren tradizioan, etorkizuneko Buda; gaur egun zeruan omen da, eta Gautama Budaren irakaspena erabat desagertzen denean etorriko da lurrera lege berria (dharma) predikatzera. Budismo eskola guztiek onartu zuten lehen bodhisattva izan zen, eta theravada tradizioan oraino ohoratua den bakarra da. Maitreiaren lehen aipamena K.o. III. mendeko idatzietan aurkitu da.