Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Llewelyn Ia Ap Iorwerth

Galesko erregea 1194-1239 urteetan (?, 1173 - Conway, 1240). Ingalaterrako erregeak 1211. urtean indargabetu zuen Galeseko burujabetasuna, baina 1215-1217 urteetako ingelesen gerra zibilak Llewelynen mendeko lurraldeak berreskuratzeko aukera eskaini zion errege galesari. Erregea hil zenean (1240) ia ez zen ingelesik geratzen Galesen.