Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lledó, Emilio

Espainiar filosofoa (Sevilla, 1927). Madril eta Heidelbergeko unibertsitateetan ikasi zuen, eta Heidelberg, Valladolid, La Laguna, Bartzelona eta Madrilgo UNED unibertsitateetan irakasle izan da. 1993az geroztik Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako kidea da. Greziako filosofiaren historiari buruzko lanak idatzi ditu eta Greziako klasikoen hainbat lan gaztelaniaratu ditu. Idazlanen artean ditu, besteak beste: El concepto de poiesis en la filosofía griega (1961), Filosofía y lenguaje (1970), La filosofía hoy (1975), El epicureísmo (1984), El silencio de la escritura (1991) eta Memoria de la ética (1994). Jaso dituen sarien artean aipagarrienak, Humboldt saria (1991) eta Saiakerako sari nazionala (1992) dira.