Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lleras Restrepo, Carlos

Kolonbiar politikaria (Bogota, 1908 - 1994). Errepublikako lehendakaria izan zen 1945-1946 denboraldian, eta 1966-1970 agintaldian. Zuzenbidea, politika eta gizarte zientziak ikasi zituen Bogotako Unibertsitatean. Hainbat kargu politiko izan zituen Kolonbian nahiz atzerrian: Haziendako ministroa (1938 eta 1941-1943), Dirección Liberal Nacional-eko lehendakaria (1941, 1948-1966, 1972), Errepublikako senataria (1958-1962) eta lehendakaria (1966-1970). Politika liberala egin zuen. Politikari izateaz gainera, idazle, irakasle eta kazetari ere izan zen. Bere artikulu batzuk El Bachiller Cleofás Pérez eta Hefestos goitizinez izenpetuta daude. Bogotako Unibertsitatean Ogasun Publikoaren katedra izan zuen. Anales de Economía y Estadística, Revista de Hacienda eta Nueva Frontera aldizkariak sortu zituen. El Tiempo egunkariko zuzendaria izan zen. Idazlanen artean ditu: De la República a la Dictadura (1955), Crónicas y coloquios del bachiller Cleofás Pérez (1964), El liberalismo colombiano (1972), Historia y política (1980) eta La economía colombiana desde sus orígenes hasta la crisis de 1929 (1990), besteak beste.