Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Llewelyn IIa Ap Iorwerth

Galesko erregea 1246-1282 urteetan (? - Builth Wells-etik hurbil hila, 1282). Llewelyn I.aren iloba. LLewelyn II.a aginpidera heldu zenean oso lurralde gutxi zituen Galesek. 1256an ingelesen kontra gerra hasi zuen, haiek Galesko lurralde guztiez jabetzen ari baitziren. Eduardo I.aren aldeko omenaldiaren aurka agertu zenez hark eraso egin zion eta garaitu ondoren Conway-eko hitzarmena sinatzera behartu zuen (1277). 1282an matxinada nazionala zuzendu zuen Llewelynek, baina Eduardok garaitu eta hilarazi zuen. Honenbestean amaitu zen Galesen askatasuna.