Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luis Ia Neverskoa

Flandesko kondea 1322-1346 urteetan (1304, - Crézy, Frantzia, 1346). Roberto III.a aitonaren ondorengoa izan zen. 1328an Filipe VI.a Frantziakoaren laguntza jaso zuen Flandesko matxinatuen aurka eta 1337an, Ehun Urteko Gerran Frantziarekiko aliantza hari eutsi ziola eta, Flandesko artile esportazioaren aurkako neurriak hartu zituen Ingalaterrako erregeak. Neurri haien ondoko ekonomia krisiaren ondorioz Jacob Van Artevelde-ren matxinada izan zen: Luis Neverskoak Frantzia aldera jo behar izan zuen babes bila eta han Ehun Urteko Gerrako guduetan parte hartu zuen.