Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luini, Bernardino

Italiar margolaria (Luino, Varese, 1480 - Milan, 1532). Leonardo da Vinciren, lonbardiar maisuen eta unbriarren ikasle izan zen. Mitologia eta erlijio gaiak margotu zituen batez ere. Neurri handiko freskoak ere pintatu zituen eta germaniar artearen kutsua nabari zaie haren obrei. Titulu nagusiak: Madonna, Madonna arrosetakoa, Familia santua, Jesusen aurkezpena tenpluan, Salome eta Katerina santaren gau mistikoak.