Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luis IIa Malekoa

Flandesko kondea 1346-1384 urteetan (Male, 1330 - Saint-Omer, 1384). Luis I.aren semea eta ondorengoa izan zen. Philip Van Arteveldek gidaturiko matxinada bati aurre egin behar izan zion Ganteko hirian eta, ezinean, Frantziara jo zuen babes bila. Haren Margarita Malekoa alaba Filipe Ausarta Burgundiako dukearekin ezkondu zen eta, Luis Malekoa hil ondoren, Burgundiako etxea egokitu zen Flandesko dukerrian.