Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luis Ia Espainiakoa

Espainiako erregea 1724an (Madril, 1707 - Madril, 1724). Filipe V.aren semea zen eta 1724ko urtarrilean errege bihurtu zen, aitak kargua utzi ondoren. Eri gelditu zen, baztangak joa seguruenik, eta berehala hil zen, abuztuan. Filipe V.ak hartu zuen erregetza berriro.