Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Luis IVa Bavariakoa

Germaniako enperadorea 1314-1347 urteetan (Munich, 1283 - Munich, 1347). Luis II.a Bavariako dukearen semea zen. Enperadore hautatu zuten Frederiko Habsburgokoarekiko lehian. 1322an Müldhorf-eko guduan Frederiko Habsburgokoa preso hartu zuen; enperadore kargua uztera derrigortu zuen eta Joan XXII.ak eskumikatu zuen, ekintza haren ondoren. Nikolas V.a aita santu aukeratu zuen orduan eta Marsilio Paduakoa, Joan Jandungoa eta Gilen Occamgoa teologoak bere alde jartzea lortu zuen. 1346an, beste bat hautatu zuen enperadore Klemente VI.a aita santuak, Karlos IV.a Luxenburgokoa.