Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lotaringia

Lotario II.ak IX. mendean sortu zuen erresuma, Vosges-etik Frisiaraino hedatzen zena. Frantziak eta Germaniak berentzat eskatu zuten lurralde hau. 960. urteaz geroztik Lotaringia Garaia (Lorrena bihurtu zena) eta Lotaringia Beherea (Brabanteko dukerri bihurtu zena) eskualdeetan banatu zen Lotaringia.