Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lot

Frantziako hegoaldeko ibaia, Garona ibaiaren eskuinaldeko adarra. 481 km. Lozère mendian du iturburua eta Mende-ko hiria igaro ondoren Causses izeneko kararrizko mendiak zeharkatzen ditu bertan arroila sakonak eratuz. Cahorseko prefetura hiria igarota, Aiguillon hirian Garona ibaiarekin bat egiten du.