Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lotario IIa

Lotaringiako erregea 855-869 urteetan, Lotario I.aren semea (?, 825 - Piacenza, 869). Frisiatik Vosgeseraino hedatzen zen erresuma jaso zuen bere aitarengandik. Lyon, Arles eta Viena bere erresumara bildu zituen eta bere anaia Karlos hil zenean Proventzako errege bihurtu zen. Ondorengorik utzi gabe hil zen eta Luis Germaniarra eta Karlos Burusoila haren osaben artean banatu ziren Lotario II.aren mendean zeuden lurraldeak.