Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lotario Ia

Mendebaleko enperadorea 840-855 urteetan eta Italiako erregea (?, 795 - Prüm, 855). Luis Errukiorraren semea zen eta Luis Germaniarra eta Karlos Burusoila bere anaiek garaitu ondoren Verdungo hitzarmena izenpetzera behartu zuten (843). Italia eta Proventzatik Frisiara hedatzen zen lurraldea bere esku geratu zen. Haren semeak izan ziren Luis II.a Italiako erregea, Lotario II.a Lorrenakoa eta Karlos, Proventzako erregea.