Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lotario

Frantziako erregea 954-986 urteetan (Laon, 941 - Compiègne, 986). Luis IV.a Itsasoz Haraindikoaren semea zen eta aita hil zenean Hugo Handiaren babesean geratu zen. Oton II.a Germaniako erregearen aurka borrokatu zen. Gudu batean hil zen eta bere seme Luis V.a izan zuen ondorengo.