Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lotario III.a

(Supplinburgekoa edo Saxoniakoa). Germaniako enperadorea 1125-1137 urteetan (?, 1060 - Breitenwang am Lech, Tirol, 1137).1106. urtean Saxoniako dukerria jaso zuen Henrike V.aren eskutik. Henrike V.a hil zenean hark utzitako lekuaz jabetu zen elizaren laguntzaz. Koroa beretzat nahi zuen Konrad Hohenstaufen-i aurre egin behar izan zion. Haren suhia zen Henrike Harroa guelfoaren laguntzaz garaitu zuen Konrad (1135). Bi aldiz joan zen Italiara (1133 eta 1135) Inozentzio II.a Aita Santua Elizaren aginpidean jartzeko eta Anakleto II.a antipapa babesten zuen Roger Siziliako erregea bere lekutik kentzeko.