Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Long Island

Estatu Batuetako ekialdeko uhartea, New Yorkeko estatuaren hego-ekialdean, Hudson ibaiaren bokalearen parean, Connecticut estatuaren parean hedatzen dena. Long Island Sound itsasarteak bereizten ditu uhartea eta kontinentea. New York hiriko bi barruti garrantzizkoenak (Brooklyn eta Queens) eta bi aireportuak (John F. Kennedy eta La Guardia) uhartera iristen dira. 4.463 km2 eta 6.728.074 biztanle (1980). Zubi, errepide eta tunelen bidez lotzen dira Long Island-eko auzo eta herriak New Yorkeko gainerako auzoekin. Finantza eta administraziogune garrantzitsua.