Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lizarrerriko Erribera

Lizarrako merindadearen hegoaldeko eskualdea, Tuterako Erriberrarekin batera Nafarroako Erribera osatzen duena (Nafarroa). Udalerri hauek osatua da Lizarrerriko Erribera: Andosilla, Azagra, Berbintzana, Carcar, Faltzes, Funes, Larraga, Lerin, Lodosa, Mendabia, Mendigorria, Miranda, Azkoien, San Adrian, Sartaguda eta Sesma. Oso eskualde laua da eta laborantza da eskualdeko ekonomia jarduera nagusia (Tuterako Erriberarekin batera Nafarroa osoko nekazaritzarako eremuaren % 50). 600 mm euri-ur izaten da batez beste urtero. Ega eta Arga ibaiek iparralde hegoalde igarotzen dute eskualdea eta Ebro ibaiak eratzen du hegoaldeko muga. Industria gutxi garatua dago (ardogintza, kontserbak).