Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lizaso Eizmendi, Felipe

«Muskilarri» «Lieizpe» Gipuzkoako idazlea (Orio, 1908 - 1999). EAJko kidea, Itxarkundia gudari taldearen komandantea izan zen Gerra Zibilean. Italiar osteek atxilo harturik Santoñan espetxeratu zuten eta hiltzera kondenatu, baina ez zuten hil. El Día, Euzkadi eta Argia aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. Gerra aurretik kirol kronikak idatzi zituen, eta preso zegoela Espetxean izeneko aldizkaria sortu zuen «Lur-gorri»-rekin batera. Obra nagusiak: Arrain-Hiztia (argitara eman gabea), Itsaso ta ibaietako arrain, oskoldun, soinbera ta arrerdidunen errolda, Izabere ezagunak eta Itzalpean sendotasuna (antzerkia).