Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lizartza

Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea eskualdea). 1997ko datuen arabera, 617 biztanle ditu, ia denak euskaldunak. Ekonomia jarduera nagusia industria (papergintza, zurgintza, altzairugintza, eraikuntza; langileen % 72,7) da. Aipagarria da XVI. mendeko Santa Katalina parrokia eliza. Lizartzan dago, halaber, Insaluseko bainutegia.  v  Historia. Nekazari giroko herrixka bat besterik ez zela, 1374. urtean Tolosarekin bat egin zuen. Bi herrien arteko administraziozko loturak 1791 arte iraun zuen.