Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Liang Ch’i-ch’ao

Txinako politikaria (Hsinhui, Kwangtung-eko herrialdea, 1873 - Pekin, 1929). Kuang-hsü enperadorearen aholkularia izan zen (1898) eta Txinako mendebaleko herrietako ereduari jarraitzearen alde agertu zen, baina Ehun Eguneko Berrikuntza aldiaren ondoren Japoniara erbesteratu behar izan zuen. 1911n itzuli zen Txinara eta liburu politiko-filosofiko ugari idatzi zituen konfuzianismoa gogor kritikatuz. Liang Ch’i-ch’aoren obrak eragin handia izan du Txina modernoan.