Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Li Po

edo Li T’ai Po. Txinatar poeta (Szechwan-go herrialdea, 701 - Tang-t’u, Anhwei-ko herrialdea, 762). Turkestangoa zen jatorriz. Gai bukolikoak eta adiskidetasunari buruzkoak erabili zituen bereziki. Tradizioaren arabera, itorik hil zen mozkor gau batez, aintzira batean ilargiaren isla harrapatzeko ahaleginean. Erdi Aroko Txinako poeta handienetakoa izan zen.