Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Liaquat Al Khan

Pakistango politikaria (Karnal, India, 1895 - Rawalpindi, Pakistan, 1951). Oxfordeko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Pakistanera itzuli zen India eta Pakistan bereizi zirenean eta musulmanen buruzagi bihurtu zen berehala. Mohammed Al Jinnah alderdikidearen lekua hartu zuen Pakistango gobernuan (1948) baina handik hiru urtera hil zuen afganiar batek.