Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Li Xiannian

Txinatar militar eta politikaria (Huanggang, Hubei, 1909 - Pekin, 1992). 1927an sartu zen Txinako alderdi komunistan. Txu En-lairen gobernuan Ekonomia Arazoen arduraduna izan zen, baina agintea galdu zuen Teng Hsiao-Ping-en erreforma ekonomikoei aurre egiteagatik. Txinako Herri Errepublikako lehendakaria izan zen 1983. urtetik 1988. urtera. 1989an demokraziaren alde ikasleek egin zituzten manifestazioen aurka gerra legea defendatu zuen.