Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leon, Afrikarra

(Arab., Al-Hasan ibn Muhamad al-Wazzan al-Zayyati) Arabiar geografoa (Granada, 1495 - Tunez, 1550). Afrikan zehar bidaiatu ondoren siziliar kortsarioek atxilo hartu eta Erromara eraman zuten. Leon X.a Aita Santuak bataiatu eta kristau egin zuen 1526. urtean. Harena da Afrikako deskribapena obra (1550. urtean Italian plazaratua).