Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leon Ia

Ekialdeko enperadore erromatarra 457-474 urteetan. Aspar buruzagi alanoaren laguntzaz iritsi zen aginpidera. Afrikako bandaloen aurkako kanpaina ezin okerragoa gidatu ondoren (468) milizia germaniarrak garaitu zituen mertzenario isauriarren laguntzaz. Aspar hilarazi zuen 471. urtean.