Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

León, Miren

Judoka nafarra (Iruñea, 1975). Europako Txapelketa Junior Mailan irabazi zuen 1994. urtean. Burlatako Club Navarro de Luchako borrokalaria da, eta Pedro Gracía nafarra da bere prestatzailea. Hamahiru urte zituela hasi zen judoan, ordu arte egindako gimnastika erritmikoa alderatuta. 52 kilotik beherakoen mailan parte hartzen du. 2000. urtean, sei txapelketetan hiru domina irabazi ondoren, Europako Kopan bigarren postuan sailkatu zen.