Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leon VI.a Jakituna

edo Filosofoa. Bizantziar enperadorea 886-912 bitartean (866 - 912). Bulgariarren aurkako gerra galdu zuen 893. urtean eta Sizilia galdu zuen 907an. Erromara hurbiltzen saiatu zen eta zentralizatu egin zuen bere gobernua. Basilio haren aitak hasitako Basilikak (887-893) legeei buruzko obra argitaratu zuen. Bere seme Konstantino VI.a izan zuen ondorengo.