Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leon Va Armeniarra

Bizantziar enperadorea 813-820 urteetan. Militar iaioa zen. Estatu kolpe baten ondoren iritsi zen aginpidera. Konstantinopla bulgariarren erasotik libratu eta gero ikonoklasta gisa agertu zen. Nizeforo patriarka kargutik eraitsi ondoren ikonoen eztabaida bultzatu (815-842) eta ikono zaleei esetsi zien. Santa Sofiako herrian hil zuten 820. urtean.