Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Knapp, William Ireland

Estatu Batuetako filologoa eta euskalaria (1835 - Paris, 1908). Gaztelerako irakaslea izan zen Chicagoko Unibertsitatean. 1899an argitaratu zuen Life, writings and correspondance of George Borrow derived from official and other authentic sources bere lan nagusia, George Borrow-ri buruzkoa. Haren eraginez hasi zen euskararekiko ardura izaten. Gazteleraren gramatika bat ere idatzi zuen. Dodgson-en adiskidea izan zen.