Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

klusiazeo

izond. Bot. Izen bereko familiako landareez esaten da. Gutifera izenaz ere ezagutzen dira. Gehienek zurtoin zurtsua dute, eta oso lore ikusgarria. Atal guztietan dituzte izerdia iraizteko organoak; horretatik datorkie gutifera edo tantari izena. 820 bat klusazeo mota ezagutzen dira; lurralde bero eta epeletakoak dira gehienak.