Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Katyngo hilobiak

Errusiako Federazioan, Kozie Gory-tik hurbil, aurkitu ziren hilobiak. 1943ko apirilean alemaniarrek poloniar armadako 4.500 bat militar aitzindarien hilotzak, lepandoan tiro bana zutela, aurkitu zituzten zortzi hobitan. Nazien propagandak Stalinen gobernuari egotzi zion poloniarrak deportatu eta hil izana, 1939an, Sobiet Batasunak Poloniaren ekialdea hartu zuenean. Gerra amaitu zenean, Stalinen propagandak ukatu egin zuen hura, eta naziei leporatu zien sarraskia; azkenik, 1992an, Sobiet Batasuna desegin eta KGBa desagertu zenean, errusiar gobernuak onartu zuen Stalinenen aginduz egin zirela hilketak.