Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katxo

iz. Zool. Ziprinidoen familiako ur gezako arraina, 50 cm inguru luzea (Leusciscus cephalus). Bizkarra gris berdaxka izaten du, bi aldeak zilar kolorekoak eta hegalak gorrixkak. Katxo gazteak taldean ibiltzen dira, eta harrak, intsektuak, arrain txikiak eta anfibioak janez elikatzen dira. Emari bizkorreko ur freskoak nahiago izaten ditu.