Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaufman, Boris

Jatorri errusiarreko kameralaria (Bialistok, 1906 - New York, 1980). Mikhail bere anaiak eta Denis-ek (Dziga Vertov ezizenez ezagunak), zinemagintza irakatsi zioten. Parisen bizilekua harturik, Jean Vigo zinemagilearen lanak filmatu zituen. Ameriketara joanik, Elia Kazan-en On the Waterfront (1954, Kaian) eta Splendor in the Grass (1961, Belarraren Distira) egin zituen, besteak beste.