Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katxalote

iz. Zool. Zetazeoen ordenako eta fiseteridoen familiako itsas ugaztun handia (Physeter catodon edo Physeter macrocephalus). Zeroe izenaz ere ezagutzen da. 18-20 m luze izaten da arra, eta emea horren erdia. Oso buru handia eta zilindro egiturakoa du eta itsas-hegala 4,5 m inguru zabalekoa. Beheko masailezurrean bakarrik ditu hortzak. Ilerik gabea, leuna eta distiratsua izaten du azala, beltza gainean, beltz argiagoa alboetan eta zuria azpian. Itsaso guztietan bizi da, eskualde beroetakoetan batez ere.