Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katxina

iz. Ipar Ameriketako zenbait herri indiarren erlijioan, gizakien eta Jainkoaren artean tartekari egiten duen izpiritua. 500 katxina baino gehiago dira guztira. Indiarrek sinesten dutenez, katxinak urtearen erdia leinuarekin batera bizi ohi dira. Gizonek, katxinen maskarez mozorroturik, erritu jakin bat era egokian antzezten badute katxinak begiarentzat ikusgarri bihurtzen dira.